viernes, 26 de mayo de 2017

UDALBATZA

UDALBATZA


Ia 50 lagun bildu ziren astearte goizeko udalbatzar berezian

 Orioko Herri Ikastolako eta eskolako ikasleak Eskolako udalbatzan izan gara.

Ikasleek gaia aztertu dugu eta, ondoren, herrian aurkitu ditugun arazoak konpontzeko proposamenak eta konpromisoak  azaldu dizkiogu udal ordezkariei.  
Ondoren, alkateak eta zinegotziek gaiei buruzko azalpenak eman dizkigute, beren ikuspegia agertuz. 
Proposamenak planteatzeaz gain, ikasleek hainbat konpromiso  hartu  ditugu.klima aldaketari eta ekitate-faltari aurre egiteko.
Ekitaldiaren bukaeran galdera-erantzunen txanda luzea izan da eta azkenik ikasle ordezkari bakoitzari diploma bana banatu digute.


DIPLOMA BANAKETA:







jueves, 6 de abril de 2017

UDALBATZA PRESTATZEN

Orioko herri ikastola eta Zaragueta eskolako agenda 21-eko ordezkariak udalbatza prestatzen hasi gara. 

Ekitatea eta klima aldaketa ikasturte guztian landu ondoren,  atera diren proposamenak mahai gainean jarri ditugu udaletxera zein eramango diren adosteko. 














Jarraian, aukeratutako proposamen eta konpromisoak zehazten dira:

  •  Espaloi estuak daude herrian, espaloiak zabaltzen joan behar dugu.  
  • Lantegi edo denda berriak irekitzeko baldintza errazagoak jarri edo laguntzak eman. Konpromisoa: herriko dendan erosketak gehiago egitea. 
  • Eskolan, azken urte hauetan egiten diren jarduerekin (bizikleta astea) jarraitu, eta ahal bada antzerako jarduera gehiago antolatu. Konpromisoa: eskolarako joan-etorriak bizikletaz, patinetez, oinez…egin.
  •  Txutxu trena mantentzea eta trenaren denboraldia luzatzea. Konpromisoa: bizikletaz eta patinetez ibiltzerakoan kaskoa jantziko dugu. 
  • Erosketak egiterakoan karroa erabili ahal izateko… 
    • Eskailerak dauden tokietan aldapatxoak edo igogailua jartzea dendatik etxerako bidea errazago egiteko.
    •  Espaloiak egoera onean egotea: zulorik ez… 
    • Denden sarreretan aldapatxoa egotea eta ez koskak. 
  • konpromisoak:
    • Gero eta gehiago birziklatu: papera, jantziak, plastikoa… 
    • Oihalezko poltsa gehiago erabili erosketak egiterako garaian. Plastiko gutxiago sortu: o Dendetan hartutako plastikozko poltsak berrerabili. 
    • Plastiko gutxiago erabiltzen duten produktuak erosi.
    •  Erosi baino lehen etxean zer daukagun begiratu.
    •  Daukagun materiala modu arduratsuan erabili.
    •  Oihalezko poltsak erabiltzea. Eta plastikozkoak erabiliz gero, berrerabiltzea. Edo karroa erabiltzea.
  • Eguraldi txarra dagoenean jende gehiegi pilatzen da gazte-lekuan, eta hortaz, ez dago pertsona guzti horiek sartzeko haina leku. Beraz: Ametsa gazte-lekua handitzea. 
  • Hondartzan bizikletak uzteko aparkalekuak. Iruditzen zaigu, udaran, herriko Antilla hondartzan bizikletak aparkatu leku nahikoa ez dagoela, gainera oso nabarmena da leku falta hori: hondartza ondoan dagoen barra txikian, hainbat jendek uzten dituzte beraien bizikletak arroken kontra, oinezkoei ibiltzeko bidea txikituz. Honek, beratik paseatzen duten jendeari, oztopo egiten diete, beraz jakinda arazoa konpontzeko bizikletentzat aparkatu toki gehiago behar ditugula, eta honako toki hauek proposatzen ditugu: “gure aitona” tabernaren atzealdean dagoen tokia egokia iruditzen zaigu, “galerna” hondoko parkearen ondoan ere ez litzake ideia txarra izango, biribilgunearen ondoan. 
  • Orioko kanpinean martxan jarri duten argiztatze sistema bera, herri guztian jartzea da. Izan ere, gure iritziz, herriko hainbat lekuetan, ordu txikitan behar dena baina gehiago kontsumitzen dugula iruditzen zaigu, hau da, behar ez den tokietan argi gehiegi egoten da, eta oso ilun dauden lekuetan gutxiegi. Horrez gain, herriko ekonomian zentratuz, iruditzen zaigu, epe luzera herriarentzat onuragarria izango dela, nahiz eta hasiera batean sistema aldaketa hori garestia izan, izan ere, biztanleok jartzen dugu horretarako dirua, eta gutxiago gastatuko genuke kanpineko sistema bera aplikatuz gero. Proposamen honekin sakonduz, honako hau da kanpineko argiztatzeak ordu ezberdinetan duen ordutegia: Iluntzetik gaueko 22:00 arte, farolek beraien %100eko intentsitatea izango dute. Ondoren, 22:00-00:00-tara, intentsitatea %60raino jaisten da. Gau erditik, goizeko 05:00 arte %30eraino jaisten da eta bukatzeko 05:00etatik egun argitzera arte %60 igotzen da berriro ere. Halere, herria hainbat zatitan banatzea iruditzen zaigu egokiena, eta bertako farolen ordutegia bizilagunen eta udalaren artean eztabaidatzea izango litzake egokiena. Honako leku hauetan zatitzea iruditzen zaigu egokiena: o Anibarko portua o Hondartza o Plaza o Goiko kalea o Eusko Gudari, Erriberak… 


viernes, 31 de marzo de 2017



GURE BARATZA


Udaberriarekin batera, HH4 eta HH5-eko ikasleak baratzan letxua, aza eta espinakak landatzen hasi dira. 














viernes, 17 de febrero de 2017

JARRAIPEN FOROAREN EGUNA



10:00ak pasata hasi da bilera eta, hasiera batean ordubetekoa izatekoa bazen ere, 11:45ak arte luzatu da. Orioko Herri Ikastolako eta eskolako 20  ikaslek parte hartu dute bileran, Udaleko ordezkariekin batera.
Ordu eta erdi luze iraun duen bileran era askotako gaiak planteatu dituzte ikasleek: batetik, iazko maiatzean udaletxean egindako udalbatzarrean planteatu ziren gaien segimendua egin dute: zer egin duen Udalak arazoak bideratzeko, zer ez, zergatik… 
Bestetik, ikasleek gai berri mordoa jarri dute mahai gainean eta galdera asko egin dituzte: gaztetxeko obraz, Gaztelekuaren antolamenduaz, herriko iturriez, mugikortasun-arazoez…
Ekarpen asko egin dituzte eta Udalak konpromisoa hartu du gaiak aztertzeko eta, ahal den neurrian, irtenbideak planteatzeko.



JARRAIPEN FOROAREN PRESTAKETA


Bi ikastetxeak elkartu gara agenda 21-eko aurreko urteko ikasturtean, bai udalak bai ikastetxeek  hartu genituen konpromisoak bete diren jakiteko. 
Horretarako, aurreko urtean zein konpromiso hartu genituen gogorazi eta hausnartu genuen. 

Hona hemen prestaketaren argazkia.





martes, 24 de enero de 2017




INGURUMEN BATZORDEAK EGINDAKO IKASTETXE DIAGNOSTIKOA


Klima aldaketari dagokion diagnosia:


  • Ura gastatzen ari da, munduko izotza urtzen ari da,beraz,txorrotak ixten saiatuko gara.
  • Kotxeak konpartitzen,garraio publikoa erablitzen, bizikletan, patinetean eta oinez ibiltzen saiatuko gara.
  • Plaka solarren erabilpena bultzatu beharko litzateke energia aurrezteko.
  • Argiak behar direnean bakarrik pizten saiatuko gara,Eguzki argia erabili behar baita, eguzki ordutegia mantenduz.
  • Papera berrerabili zuhaitzak ez desagertzeko.



EKITATEARI DAGOKION DIAGNOSIA

  • Jolas ordutako antolaketa berrantolatu behar da, baloiari dedikatzen zaion eremu asko baitaude.
  • Kanpotar bat gelara etortzen denean,behar zaion laguntza eskeitzen saiatuko gara.
  • Denon artean garen bezala garelako, elkar errespetatu behar ginateke. (KIVA)
  • Ekonomikoki ezinean dabiltzan familiei,laguntza eskeini beharko litzaioke.




miércoles, 14 de diciembre de 2016

SENTSIBILIZAZIOAREN ONDOREN ATERATAKO ONDORIOAK

Berotegi-efektua gizakien jardueren ondorioz, handitzen doan arazo bat da. Hau da, Lurraren tenperatura igotzen ari da urtetik urtera, baina zergatik gertatzen da hau?

Gizakiek urteen zehar erregai fosilak erre ditu, energia eskaera asetzeko, eta honen ondorioz lurrean zegoen CO2-a berriz ere atmosferara bota dugu, berotegi efektua sortuz ozono geruza kaltetuz. Honek Lurrean tenperaturaren igoera (negutegi efektua) eragin du. Honek ondorio larri asko ekarriko ditu, itsas-mailaren igoera, klima aldaketak, lehorteak… Baina zer eragin izango du arazo honek gugan?

Lehenik eta behin, kostaldean bizi garela kontuan izanik eta itsasmaila igo egingo dela kontuan hartuta, gure bizilekua galtzeko arriskua izango genuke, herriak urez estalita geratuko baitziren, gainera, kostaldeko azpiegitura guztiak ez erabilgarri geratuko lirateke. Ondorioz, klima hotzagoa edota kosta ez duen toki batera joan beharko genuke egoki bizitzera. Bestalde, klima aldaketa larriak jasango ditugu honela basoak lehortuz eta  basamortu bihurtuz, glaziarrak urtuz eta beraien tokian basoak haziz, natura eta ekosistemak eraldatuz.

Hau guztia gutxi balitz, kliman ere beste aldaketa larri batzuk ekarriko lituzke, adibidez urakan eta ekaitz bortitzagoak beste fenomenoekin batera. Gainera, elikagai gabeziaren ondorioz gaixotasunen propagazioa azkartuko litzateke, honek animalia espezie askoren desagerpena ekarriz, eta gizakien bizimodua garestiagoa eginaz.


Aldaketa klimatikoak hainbat ondorio ekar ditzake munduaren inguruan, arinetik hasita, gogorrenetara arte. Badira gaur egun jada sumatzen ditugun efektu batzuk, horien artean: lehorteak, migrazioa, gaixotasunak, elikagai falta, eta baita basoen erreketa ere. Hala ere, ondorio hauek okerragoak izango lirateke planetaren tenperatura are eta gehiago igoko balitz.

Hauez gain, badira beste ondorio batzuk ere, muturrekoagoak direnak, eta zorionez gaur egun oraindik ez ditugunak nabari. Horien artean, espezien desagerpena, krisiaren igoera eta gudak ere fenomeno honen ondorio izan daitezke.

Beraz, kretazeo amaierako ondorio berak ez gertatze harren, ez al zaizue iruditzen hobe izango litzatekeela aldaketa klimatikoa ekiditea, erosotasuna alde batera utzita?