miércoles, 14 de diciembre de 2016

SENTSIBILIZAZIOAREN ONDOREN ATERATAKO ONDORIOAK

Berotegi-efektua gizakien jardueren ondorioz, handitzen doan arazo bat da. Hau da, Lurraren tenperatura igotzen ari da urtetik urtera, baina zergatik gertatzen da hau?

Gizakiek urteen zehar erregai fosilak erre ditu, energia eskaera asetzeko, eta honen ondorioz lurrean zegoen CO2-a berriz ere atmosferara bota dugu, berotegi efektua sortuz ozono geruza kaltetuz. Honek Lurrean tenperaturaren igoera (negutegi efektua) eragin du. Honek ondorio larri asko ekarriko ditu, itsas-mailaren igoera, klima aldaketak, lehorteak… Baina zer eragin izango du arazo honek gugan?

Lehenik eta behin, kostaldean bizi garela kontuan izanik eta itsasmaila igo egingo dela kontuan hartuta, gure bizilekua galtzeko arriskua izango genuke, herriak urez estalita geratuko baitziren, gainera, kostaldeko azpiegitura guztiak ez erabilgarri geratuko lirateke. Ondorioz, klima hotzagoa edota kosta ez duen toki batera joan beharko genuke egoki bizitzera. Bestalde, klima aldaketa larriak jasango ditugu honela basoak lehortuz eta  basamortu bihurtuz, glaziarrak urtuz eta beraien tokian basoak haziz, natura eta ekosistemak eraldatuz.

Hau guztia gutxi balitz, kliman ere beste aldaketa larri batzuk ekarriko lituzke, adibidez urakan eta ekaitz bortitzagoak beste fenomenoekin batera. Gainera, elikagai gabeziaren ondorioz gaixotasunen propagazioa azkartuko litzateke, honek animalia espezie askoren desagerpena ekarriz, eta gizakien bizimodua garestiagoa eginaz.


Aldaketa klimatikoak hainbat ondorio ekar ditzake munduaren inguruan, arinetik hasita, gogorrenetara arte. Badira gaur egun jada sumatzen ditugun efektu batzuk, horien artean: lehorteak, migrazioa, gaixotasunak, elikagai falta, eta baita basoen erreketa ere. Hala ere, ondorio hauek okerragoak izango lirateke planetaren tenperatura are eta gehiago igoko balitz.

Hauez gain, badira beste ondorio batzuk ere, muturrekoagoak direnak, eta zorionez gaur egun oraindik ez ditugunak nabari. Horien artean, espezien desagerpena, krisiaren igoera eta gudak ere fenomeno honen ondorio izan daitezke.

Beraz, kretazeo amaierako ondorio berak ez gertatze harren, ez al zaizue iruditzen hobe izango litzatekeela aldaketa klimatikoa ekiditea, erosotasuna alde batera utzita?

miércoles, 9 de noviembre de 2016

Kaixo!!

Gaur agenda 21eko ingurumen batzordea  elkartu da SENTSIBILIZAZIOArekin hasteko.
Aurtengo gaia, EKITATEA eta ALDAKETA KLIMATIKOA da.

Ondorengo argazkian agenda 21eko ingurumen batzordeko kideak :





      Orioko Herri Ikastolako ingurumen batzordea

jueves, 3 de noviembre de 2016

2016/17 IKASTURTEA


EKITATEA ETA KLIMA ALDAKETA


Kaixo!!

Aurtengo agenda 21eko gaia EKITATEA eta KLIMA ALDAKETA izango dugu.

Momentu honetan SENTSIBILIZAIO fasean gaude ikastola osoa.
Bi gai hauetan murgiltzeko, bideo eta artikulu desberdinak ikusten eta hausnartzen ari gara.
Hona hemen nahi duenarentzat eskuragarri erabiltzen ari garen  dokumentuak ikusi edo aztertzeko:



Etapa
Izenburua
Azalpena
Esteka


HAUR
HEZKUNTZA
Arrain Ortzadarra
2 urtetik aurrera, Marcus Pfister, Alberdania

Los Buenos Amigos

 3 urtetik aurrera; Editorial: Ing
Goikoak eta behekoak
4 urtetik aurrera, Paloma Valdivia, Arg. Pamiela eta  Kalandraka
Izei Txikia
Joxan Ormazabal idazle eta Elena Odriozola ilustratzailea
LEHEN HEZKUNTZA

Izei Txikia
Joxan Ormazabal idazle eta Elena Odriozola ilustratzailea
Ordiziako Jakintza Ikastolako 6. mailak euskaratua
POXPOLO  SALTZAILEA 
LHko  2. Ziklotik aurrera, Hans Christian Andersen
Vídeo ganador de los Premios Fundación Biodiversidad. (4 minutos)
– INTERMÓN –OXFAM- (LH 2. eta 3. zikloak) Babaren eta Aliciaren istorioa.Pobreziaren gaia: zergatiak, oinarrizko premiak, pobrezia egoerari aurre egiteko ahalmena, eta abar. (20’)
BIGARREN HEZKUNTZA

Cómo sería tu vida si te vieses afectado como los osos polares.
What would your life be like if your world was being affected in the same way as the Polar Bears... (5’)
Klima aldaketa Euskal Herrian:  itsas mailaren igoera
Klima-aldaketa eta hark eragiten duen itsas mailaren igoera mundu osoko arazoak dira, eta denoi eragiten digute. AZTI-Tecnaliako ikertzaileek, Azterketa Aurreratuen Institutu Mediterraneoa (CSIC-UIB) erakundearekin batera, klima-aldaketaren aztarnak aztertu dituzte euskal itsasertzean eta estuarioetan. (17’ 45´´)




Esto lo cambia todo
Este film está basado en el ensayo de Naomi Klein, Esto lo cambia todo. El capitalismo contra el clima. Ha sido filmada en nueve países y cinco continentes durante cuatro años y es un  intento épico para re-imaginar el gran reto que supone el cambio climático. La película presenta siete poderosos retratos de las comunidades que están en la primera línea de los principales ataques que la humanidad está perpetrando al planeta Tierra. (2’22’’)

SEIS GRADOS que podrian cambiar el mundo.
National Geographic, el documental plantea qué podría ocurrir con seis grados más, y detalla lo que ya ha sucedido con esta subida de casi un grado y lo que seguirá pasando en décadas sucesivas. (1h30min)







jueves, 9 de junio de 2016

KONGORAKO MUGIKOR BILKETA


Ikastolan egindako DBH 3.mailako Gizarte Zientzietako proiektu baten bidez jakin dugu mugikorrak ekoiztearen atzean biolentzia eta esplotazioa sufritzen ari den jende ugari dagoela, Kongoko herritarrak, adibidez. Egoera horri amaiera eman nahian, Alboan izeneko elkarte bati gehitu gara eta Kongoko herritarren alde mugikor zaharren bilketa egitea proposatzen dizuegu. Behin mugikorrak bildutakoan, Alboan elkarteak jasoko dizkigu guri eta horiek diruaren truke aldatuko dira, azkenik, bildutako diru guzti-guztia Kongora bidaliz.
Hau horrela izanda, zuen kolaborazioa beharrezkoa ikusten dugu, zenbat eta mugikor gehiago bildu, hobeto. Etxe bazterrean dituzuen eta erabiltzen ez dituzuen mugikor zahar edo apurtuak DBH-ko idazkaritzan eta LH-ko irakasle gela kanpokaldean egongo diren kaxa batzuetan uztea eskertuko genizueke.
Bilketa ekainaren 13an hasiko dugu, 10:30etatik aurrera, eta ekainaren 17an itxiera emango diogu.


viernes, 20 de mayo de 2016

UDALBATZA

Maiatzaren 19an agenda 21-eko udalbatza egin dugu. Ikasturte guztian EKITATEA gaia landu ondoren ikastolako diagnostikoa eta herri diagnostikoa burutu ditugu. 

Hona hemen herri  diagnostikotik udalbatzara eramateko ikasleek aukeratutako proposamen eta konpromezu azpimagarrienak.  



 1-Proposamena: Areitzaga kaletik, goiko kalera igogailu bat jartzea.
    konpromezua: Igogailua errespetatzea.

2- Proposamena: Herriko zuloak konpontzea, lurrak berdintzea.
    Konpromezua: Herria zaintzea.

3- Proposamena: Orion egin ezin diren kirolak bultzatzea,       txapelketa herrikoiak eginez.
   Konpromezua: Herriko txapelketetan parte hartzea.

4- Proposamena: Biztanle guztiok aukera berdinak izan ditzagun neurriak hartzea,maila sozial, arraza eta sexuaren araberako aurreritziak baztertuz. 
Konpromezua: Ingurukoei laguntzea eta errespetatzea eta ondorengoei  hau irakastea.


5- Proposamena: U-ko parkea guztiz berrantolatzea gune berriak sortuz, Skate parkea, kiroletako gune bat....
Konpromezua: Parkea ondo zaintzea.


6- Proposamena: Udalak eraikin bat egokitzea nora joan ez dutenentzat,bertan euskara ikasteko aukera edukiz.
Konpromezua: Eraikina non dagoen adieraztea eta guk euskaraz hitz egitea.

7- Proposamena: Kirol munduan gizonekoei garrantzi haundiagoa ematen zaie, ondorioz, emakumearen presentzia indartzea herriko aldizkarietan albisteak plazaratuz.
Konpromezua: Emakumezkoen partiduetara joatea.

8- Proposamena: jantokietan, jangelan, etxeetan.... soberan geratzen den janari guztia berziklatzea, herrian jangela sozialak sortuz.
konpromezua: Etxean, jantokietan.... sobratzen den janaria jangela sozialetara eramatea.


Orioko Herri ikastolako  ordezkariak






Orioko herri ikastolako agenda 21eko ordezkaria

Alkatea eta zinegotziarekin  hitz egiten

 Ikasleak agenda 21eko ziurtagiriekin.









jueves, 5 de mayo de 2016

Kaixo!!

HH4ko ikasleek, atzo etxera ereman zuten baratzatik ateratako porruak!!!

Denbora galdu gabe, gaur bertan baratzara joan dira marrubiak, kogolloak, berenjenak, letxuak,erremolatxak,piper-miñak, tomate cherryk... landatzera.
Honez gain, landare aromatikoak ere landatzen jardun dira, hala nola, tomilloak, labanda, menta....

Ea eguraldiak laguntzen dien landare eder ederra ateratzeko!!
Aupa zuek!


















viernes, 29 de abril de 2016

ESKOLEN ARTEKO FOROA


Parte-hartzaile guztiei ongi etorria eman ondoren Araziko ordezkariak aurkezpena egin du, bileraren helburuak azalduz. Jarraian, Eskolako Agenda 21 programaren barne 2015-2016 ikasturtean zehar emandako pausuak gogoratu dira, eta hurrengo urratsak aurkeztu dira.

Behin bileraren testuingurua azalduta eta helburuak zehaztuta, Lehen Hezkuntzako ikasleek Lehen Hezkuntzatik jasotako proposamen guztien arteko aukeraketa eta banaketa egiteari ekin diote. Era berean, aretoaren beste eremu batean, ikasle helduenek (DBHkoak) Bigarren Hezkuntzatik jasotako proposamen guztien arteko aukeraketa eta banaketa egiteari ekin diote

LH

Lehen Hezkuntzatik Orioko Ikastolatik eta Juan Zaragueta Ikastetxetik agenda 21eko ordezkariak Salatxo aretora joan dira. Lan-dinamikaren helburuen artean ikastetxe ezberdinetako ikasleak elkarlanean aritu dira:




Talde bakoitzari proposamenak eskuratu zaizkio, gaika antolatuta:
    1. Gaia: Parkeak; 12 proposamen.
    2. Gaia: Mugikortasuna, 14 proposamen.
    3. Gaia: Migrazioa; 7 proposamen.
    4. Gaia: Besteak, 5. Proposamen



Gai bakoitzeko proposamen bat aukeratzea adostu da, norberak bere lehentasunak zehaztu eta gainontzeko taldekideekin eztabaidatu ondoren. Proposamen bakoitza txartel batean idatzita zegoenez, aukeraturiko proposamena kartel batean itsatsi dute. Adostasuna lortu ezean, bi edo hiru proposamenen arteko nahasketa idazteko aukera luzatu da. Hona hemen gai bakoitzaren inguruan aukeratu diren proposamenak:


Gaia
Lehenetsitako proposamenak
Aukeraketa
Ikastetxeen arteko banaketa
Parkeak
2-3-8-9-10-11-12-12-12
12
Orioko Herri Ikastola
Migrazioa
1-2-3-4-4-5-5-5-7
5
Orioko Herri Ikastola
Mugikortasuna
3-4-5-11-12-12-12-13-13
12
Zaragueta
Besteak
2-3-4-5-5-5
5
Zaragueta


Proposamenak aukeratu eta ikastetxeen artean banatu ondoren, udalbatzarrean aurkeztuko den txantiloia banatu da, ikasle ordezkariek osatu ahal izateko.

Jarraian, Orioko Herri Ikastolari egokitutako proposamenak zehazten dira:




ORIOKO HERRI IKASTOLA:


U-ko parkearen berrantolaketa. Beraz: U-ko parkea osorik berrantolatzea,gune berriak sortuz, adb: eskalatazeko eremua... Konpromisoa: Ingurua zaindu.

Beste oztopo bat etxea aurkitzea izan da. Beraz: Udalak eraikin bat egokitzea nora joan ez dutenentzat, bereziki etorri berriak direnak, aterpetxe moduko bat bertan logelak, jangela... eskainiz etxea topatu bitartean. Eta baita ere euskaraz bertan irakaslea egokia litzateke.

Azkenik, ikasleei 3 galdera luzatu zaizkie eta ideia-zaparrada moduan honako erantzunak jaso dira kasu bakoitzean:


Zer da zuentzako Eskolako Agenda 21 programa?
Ikasteko zerbait.
Laguntza.
Natura.
Herriaren hobekuntza.

Ikasturte honetan egindako ekintzen artean, zein nabarmenduko zenukete? Galdeketak.
Hitz berriak ikasi.
Bilerak egin.
Ekitatea zer den hobeto ulertu.
Pobrezian sakondu.

Ikasturte honetan “ekitatea” gaia landu duzue. Zein egoeratan ematen da, zuen ustetan, ekitate faltarik handiena?
Kalean pobrezia



DBH

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek buruturiko lana: Bigarren Hezkuntzako ordezkariak izan dira bileran:

Lan-dinamikaren helburuen artean ikastetxe ezberdinetako ikasleak elkarlanean aritu dira.
    Ikasle bakoitzari Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiek sorturiko proposamen zerrenda luzatu zaio, bakarkako lanean lehentasunak finkatzea eskatuz (gai bakoitzeko 2 proposamenen aukeraketa). Araziko ordezkariak bozkak batu eta aukeraturiko 4 Urola Kostako EA21 2015-2016 ikasturtea 4 proposamenak zozketaren bitartez banatu dira. Horrela, proposamen aukeratuak eta ikastetxeen arteko banaketa honakoa izan da.






ORIOKO HERRI IKASTOLA

Kirol munduan gizonezkoei garrantzi handiagoa ematen diete emakumezkoei baino, esate baterako futboleko soldatak. Beraz: Emakumeen kirolari buruzko publizitatea gehitzea. Adibidez karkaran edo beste edozein aldizkaritan. (3 bozka) Konpromisoa: Herriko hainbat emakumezko taldeen partidetara joango garela konprometitzen gara, izan emakumezkoen futbola, softballa edo besteren bat.

Jangelan, tabernetan, dendetan … sobratzen diren janariak bota egiten dituzte. Beraz: Jangelako, supermerkatuetako, tabernetako … janariak birziklatzea edo ez alferrik galtzea. Konpromisoa: Etxean sobratutako janaria berrerabiltzea edo beharra dutenei ematea.

Azkenik, ikasleei 3 galdera luzatu zaizkie eta ideia-zaparrada moduan honako erantzunak jaso dira kasu bakoitzean:

Zer da zuentzako Eskolako Agenda 21 programa?
Elkartea., Onura,. Politika.

Ikasturte honetan egindako ekintzen artean, zein nabarmenduko zenukete?
Fitxak osatu. Udaletxera joan. Bideoak ikusi.

Ikasturte honetan “ekitatea” gaia landu duzue. Zein egoeratan ematen da, zuen ustetan, ekitate faltarik handiena?
Irisgarritasuna.





martes, 12 de abril de 2016


Kaixo!

Agenda 21eko ordezkariak elkartu gara Orioko herri diagnostikoa egiteko EKITATEA GAIA hartuta.

Ikasle guztiek beraien gelatan hitz egin ondoren,  amankomunean jarri ditugu geletan ateratako ondorioak, hona hemen ateratako ondorio batzuk:




- Parketan garbitasuna eta berdeguneak falta dira.
- Haur eta gazteentzat herrian parke estali bat falata da.
- "U"ko parkearen berrantolaketa bat behar da, bere osotasunean.
- Gazteak dira garraio publikoak gehienak erabiltzen dutenak.
- Garraio publikoetako ordutegiak zabalagoa izan behar du ( goizeko lehenengo ordutan eta gauekoetan baitibat).
- Antxiola kalera iristeko edo goiko kaleko goikaldera iristeko    igogailu baten beharra dago.
- Molla inguruan bide gorriaren beharra ikusten da. badakigu  "puertos" eta " kostas"en konpetentziak direla baina PRESIOA    egin behar da udaletxe aldetik.
- Anibarko Portutik hasita bidegorria osatzea falta da.
- Herriko kaleetako lur zorua hobetzea ( zuloak, aldapatxoak...).
- Etorkinak etortzean harrera plan bat diseinatu sarrera egoki bat egin ahal izateko gure herrira.
- Herrira etortzen diren etorkinak lanagatik izaten da.
- Lehen etorkinek lana errezago bilatzen zuten.
- 20 urtetik gorako jendearentzat ez dago kirol batzuk egiteko    aukera.
- Ezinduek ez dute aukera haundirik kirola praktikatzeko.
- Herrian ere badaude pobrezia jasatzen dutenak.
- Gero eta desoreka haundia dago pobre eta aberatsen artean. 



Agenda 21eko ordezkariak ekitateari buruz ateratako ondorioak azaltzen.







miércoles, 3 de febrero de 2016

JARRAIPEN FOROA


Kaixo :
Azken bi aste hauetan Agenda 21-eko ikasle ordezkariak udaletxera joateko jarraipen foroa prestatzen egon dira.

Bertan, aurreko bi ikasturtetan landu dugun elikagai jasangarriarekin hartu ditugun konpromisoak errepasatu ditugu eta zer nolako aurrerapausoak eman diren aztertu dira.


Ikasleak jarraipen foroa prestatzen


Orioko Herri Ikastolak hartutako konpromezuak hauexek izan dira:

1.- Garaian garaiko produktuak kontsumitzeko konpromezua hartu genuen. Gelan landu ondoren eta etxean gurasoekin hitzegin ondoren saiatzen gara garaian garaiko produktuak jaten.

2.- Baratza martxan jartzea zen beste konpromezuetako bat.
Baratza martxan jarri da garaian garaikoa landatuz.

3.- Jangelako janaria bertakoa eta naturala izatea zen beste konpromezuetako bat.
Azterketa egin ondoren ez dela bideragarria ikusi da( infraktustura eta alderdi ekonomikoa dela eta).
Hala ere gai hau berriro lantzekotan geratu gara.

4.- Urtetako konpromezua izan da HH eta LH-n hamaiketako osasuntsua bultzatzea. HH-n eta LH (!;2)-n erabat lortu da, gainontzekoak bidean daude.

5.- Hamaiketakoak tuperretan ekartzeko konpromezua hartu genuen eta nabaria izan da aldaketa.

6.- Ikasleen urtebetetzetan elikagai osasuntsuak ekartzeko konpromezua egin zen. Orokorrean etxean egindako bizkotxoak ekartzen dira.



7.- DBH-ko ikasle askok hamaiketakoa Vending-etik erosten zuten (normalean elikagai ez osasuntsuak). Gure konpromezutako bat zen hori galeraztea, beraz , ikastolak hori ekiditearren jolasgaraiko eremua mugatu egin du. Orain ikasle bakoitzak etxetik ekartzen du hamaiketakoa eta orokorrean ekartzen dutena osasungarriagoa da.


Bestalde, udaletxearen aldetik beraiek hartutako konpromizoen berri eman ziguten.Legislazio berri honetan alkate berria dugunez, eskariak egiteko ere aprobetxatu zuten gure ikasleek.


Jarraipen  foroaren eguneko argazkia