miércoles, 3 de febrero de 2016

JARRAIPEN FOROA


Kaixo :
Azken bi aste hauetan Agenda 21-eko ikasle ordezkariak udaletxera joateko jarraipen foroa prestatzen egon dira.

Bertan, aurreko bi ikasturtetan landu dugun elikagai jasangarriarekin hartu ditugun konpromisoak errepasatu ditugu eta zer nolako aurrerapausoak eman diren aztertu dira.


Ikasleak jarraipen foroa prestatzen


Orioko Herri Ikastolak hartutako konpromezuak hauexek izan dira:

1.- Garaian garaiko produktuak kontsumitzeko konpromezua hartu genuen. Gelan landu ondoren eta etxean gurasoekin hitzegin ondoren saiatzen gara garaian garaiko produktuak jaten.

2.- Baratza martxan jartzea zen beste konpromezuetako bat.
Baratza martxan jarri da garaian garaikoa landatuz.

3.- Jangelako janaria bertakoa eta naturala izatea zen beste konpromezuetako bat.
Azterketa egin ondoren ez dela bideragarria ikusi da( infraktustura eta alderdi ekonomikoa dela eta).
Hala ere gai hau berriro lantzekotan geratu gara.

4.- Urtetako konpromezua izan da HH eta LH-n hamaiketako osasuntsua bultzatzea. HH-n eta LH (!;2)-n erabat lortu da, gainontzekoak bidean daude.

5.- Hamaiketakoak tuperretan ekartzeko konpromezua hartu genuen eta nabaria izan da aldaketa.

6.- Ikasleen urtebetetzetan elikagai osasuntsuak ekartzeko konpromezua egin zen. Orokorrean etxean egindako bizkotxoak ekartzen dira.



7.- DBH-ko ikasle askok hamaiketakoa Vending-etik erosten zuten (normalean elikagai ez osasuntsuak). Gure konpromezutako bat zen hori galeraztea, beraz , ikastolak hori ekiditearren jolasgaraiko eremua mugatu egin du. Orain ikasle bakoitzak etxetik ekartzen du hamaiketakoa eta orokorrean ekartzen dutena osasungarriagoa da.


Bestalde, udaletxearen aldetik beraiek hartutako konpromizoen berri eman ziguten.Legislazio berri honetan alkate berria dugunez, eskariak egiteko ere aprobetxatu zuten gure ikasleek.


Jarraipen  foroaren eguneko argazkia