viernes, 29 de abril de 2016

ESKOLEN ARTEKO FOROA


Parte-hartzaile guztiei ongi etorria eman ondoren Araziko ordezkariak aurkezpena egin du, bileraren helburuak azalduz. Jarraian, Eskolako Agenda 21 programaren barne 2015-2016 ikasturtean zehar emandako pausuak gogoratu dira, eta hurrengo urratsak aurkeztu dira.

Behin bileraren testuingurua azalduta eta helburuak zehaztuta, Lehen Hezkuntzako ikasleek Lehen Hezkuntzatik jasotako proposamen guztien arteko aukeraketa eta banaketa egiteari ekin diote. Era berean, aretoaren beste eremu batean, ikasle helduenek (DBHkoak) Bigarren Hezkuntzatik jasotako proposamen guztien arteko aukeraketa eta banaketa egiteari ekin diote

LH

Lehen Hezkuntzatik Orioko Ikastolatik eta Juan Zaragueta Ikastetxetik agenda 21eko ordezkariak Salatxo aretora joan dira. Lan-dinamikaren helburuen artean ikastetxe ezberdinetako ikasleak elkarlanean aritu dira:




Talde bakoitzari proposamenak eskuratu zaizkio, gaika antolatuta:
    1. Gaia: Parkeak; 12 proposamen.
    2. Gaia: Mugikortasuna, 14 proposamen.
    3. Gaia: Migrazioa; 7 proposamen.
    4. Gaia: Besteak, 5. Proposamen



Gai bakoitzeko proposamen bat aukeratzea adostu da, norberak bere lehentasunak zehaztu eta gainontzeko taldekideekin eztabaidatu ondoren. Proposamen bakoitza txartel batean idatzita zegoenez, aukeraturiko proposamena kartel batean itsatsi dute. Adostasuna lortu ezean, bi edo hiru proposamenen arteko nahasketa idazteko aukera luzatu da. Hona hemen gai bakoitzaren inguruan aukeratu diren proposamenak:


Gaia
Lehenetsitako proposamenak
Aukeraketa
Ikastetxeen arteko banaketa
Parkeak
2-3-8-9-10-11-12-12-12
12
Orioko Herri Ikastola
Migrazioa
1-2-3-4-4-5-5-5-7
5
Orioko Herri Ikastola
Mugikortasuna
3-4-5-11-12-12-12-13-13
12
Zaragueta
Besteak
2-3-4-5-5-5
5
Zaragueta


Proposamenak aukeratu eta ikastetxeen artean banatu ondoren, udalbatzarrean aurkeztuko den txantiloia banatu da, ikasle ordezkariek osatu ahal izateko.

Jarraian, Orioko Herri Ikastolari egokitutako proposamenak zehazten dira:




ORIOKO HERRI IKASTOLA:


U-ko parkearen berrantolaketa. Beraz: U-ko parkea osorik berrantolatzea,gune berriak sortuz, adb: eskalatazeko eremua... Konpromisoa: Ingurua zaindu.

Beste oztopo bat etxea aurkitzea izan da. Beraz: Udalak eraikin bat egokitzea nora joan ez dutenentzat, bereziki etorri berriak direnak, aterpetxe moduko bat bertan logelak, jangela... eskainiz etxea topatu bitartean. Eta baita ere euskaraz bertan irakaslea egokia litzateke.

Azkenik, ikasleei 3 galdera luzatu zaizkie eta ideia-zaparrada moduan honako erantzunak jaso dira kasu bakoitzean:


Zer da zuentzako Eskolako Agenda 21 programa?
Ikasteko zerbait.
Laguntza.
Natura.
Herriaren hobekuntza.

Ikasturte honetan egindako ekintzen artean, zein nabarmenduko zenukete? Galdeketak.
Hitz berriak ikasi.
Bilerak egin.
Ekitatea zer den hobeto ulertu.
Pobrezian sakondu.

Ikasturte honetan “ekitatea” gaia landu duzue. Zein egoeratan ematen da, zuen ustetan, ekitate faltarik handiena?
Kalean pobrezia



DBH

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek buruturiko lana: Bigarren Hezkuntzako ordezkariak izan dira bileran:

Lan-dinamikaren helburuen artean ikastetxe ezberdinetako ikasleak elkarlanean aritu dira.
    Ikasle bakoitzari Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiek sorturiko proposamen zerrenda luzatu zaio, bakarkako lanean lehentasunak finkatzea eskatuz (gai bakoitzeko 2 proposamenen aukeraketa). Araziko ordezkariak bozkak batu eta aukeraturiko 4 Urola Kostako EA21 2015-2016 ikasturtea 4 proposamenak zozketaren bitartez banatu dira. Horrela, proposamen aukeratuak eta ikastetxeen arteko banaketa honakoa izan da.






ORIOKO HERRI IKASTOLA

Kirol munduan gizonezkoei garrantzi handiagoa ematen diete emakumezkoei baino, esate baterako futboleko soldatak. Beraz: Emakumeen kirolari buruzko publizitatea gehitzea. Adibidez karkaran edo beste edozein aldizkaritan. (3 bozka) Konpromisoa: Herriko hainbat emakumezko taldeen partidetara joango garela konprometitzen gara, izan emakumezkoen futbola, softballa edo besteren bat.

Jangelan, tabernetan, dendetan … sobratzen diren janariak bota egiten dituzte. Beraz: Jangelako, supermerkatuetako, tabernetako … janariak birziklatzea edo ez alferrik galtzea. Konpromisoa: Etxean sobratutako janaria berrerabiltzea edo beharra dutenei ematea.

Azkenik, ikasleei 3 galdera luzatu zaizkie eta ideia-zaparrada moduan honako erantzunak jaso dira kasu bakoitzean:

Zer da zuentzako Eskolako Agenda 21 programa?
Elkartea., Onura,. Politika.

Ikasturte honetan egindako ekintzen artean, zein nabarmenduko zenukete?
Fitxak osatu. Udaletxera joan. Bideoak ikusi.

Ikasturte honetan “ekitatea” gaia landu duzue. Zein egoeratan ematen da, zuen ustetan, ekitate faltarik handiena?
Irisgarritasuna.





martes, 12 de abril de 2016


Kaixo!

Agenda 21eko ordezkariak elkartu gara Orioko herri diagnostikoa egiteko EKITATEA GAIA hartuta.

Ikasle guztiek beraien gelatan hitz egin ondoren,  amankomunean jarri ditugu geletan ateratako ondorioak, hona hemen ateratako ondorio batzuk:




- Parketan garbitasuna eta berdeguneak falta dira.
- Haur eta gazteentzat herrian parke estali bat falata da.
- "U"ko parkearen berrantolaketa bat behar da, bere osotasunean.
- Gazteak dira garraio publikoak gehienak erabiltzen dutenak.
- Garraio publikoetako ordutegiak zabalagoa izan behar du ( goizeko lehenengo ordutan eta gauekoetan baitibat).
- Antxiola kalera iristeko edo goiko kaleko goikaldera iristeko    igogailu baten beharra dago.
- Molla inguruan bide gorriaren beharra ikusten da. badakigu  "puertos" eta " kostas"en konpetentziak direla baina PRESIOA    egin behar da udaletxe aldetik.
- Anibarko Portutik hasita bidegorria osatzea falta da.
- Herriko kaleetako lur zorua hobetzea ( zuloak, aldapatxoak...).
- Etorkinak etortzean harrera plan bat diseinatu sarrera egoki bat egin ahal izateko gure herrira.
- Herrira etortzen diren etorkinak lanagatik izaten da.
- Lehen etorkinek lana errezago bilatzen zuten.
- 20 urtetik gorako jendearentzat ez dago kirol batzuk egiteko    aukera.
- Ezinduek ez dute aukera haundirik kirola praktikatzeko.
- Herrian ere badaude pobrezia jasatzen dutenak.
- Gero eta desoreka haundia dago pobre eta aberatsen artean. 



Agenda 21eko ordezkariak ekitateari buruz ateratako ondorioak azaltzen.