jueves, 9 de junio de 2016

KONGORAKO MUGIKOR BILKETA


Ikastolan egindako DBH 3.mailako Gizarte Zientzietako proiektu baten bidez jakin dugu mugikorrak ekoiztearen atzean biolentzia eta esplotazioa sufritzen ari den jende ugari dagoela, Kongoko herritarrak, adibidez. Egoera horri amaiera eman nahian, Alboan izeneko elkarte bati gehitu gara eta Kongoko herritarren alde mugikor zaharren bilketa egitea proposatzen dizuegu. Behin mugikorrak bildutakoan, Alboan elkarteak jasoko dizkigu guri eta horiek diruaren truke aldatuko dira, azkenik, bildutako diru guzti-guztia Kongora bidaliz.
Hau horrela izanda, zuen kolaborazioa beharrezkoa ikusten dugu, zenbat eta mugikor gehiago bildu, hobeto. Etxe bazterrean dituzuen eta erabiltzen ez dituzuen mugikor zahar edo apurtuak DBH-ko idazkaritzan eta LH-ko irakasle gela kanpokaldean egongo diren kaxa batzuetan uztea eskertuko genizueke.
Bilketa ekainaren 13an hasiko dugu, 10:30etatik aurrera, eta ekainaren 17an itxiera emango diogu.