viernes, 17 de febrero de 2017

JARRAIPEN FOROAREN EGUNA



10:00ak pasata hasi da bilera eta, hasiera batean ordubetekoa izatekoa bazen ere, 11:45ak arte luzatu da. Orioko Herri Ikastolako eta eskolako 20  ikaslek parte hartu dute bileran, Udaleko ordezkariekin batera.
Ordu eta erdi luze iraun duen bileran era askotako gaiak planteatu dituzte ikasleek: batetik, iazko maiatzean udaletxean egindako udalbatzarrean planteatu ziren gaien segimendua egin dute: zer egin duen Udalak arazoak bideratzeko, zer ez, zergatik… 
Bestetik, ikasleek gai berri mordoa jarri dute mahai gainean eta galdera asko egin dituzte: gaztetxeko obraz, Gaztelekuaren antolamenduaz, herriko iturriez, mugikortasun-arazoez…
Ekarpen asko egin dituzte eta Udalak konpromisoa hartu du gaiak aztertzeko eta, ahal den neurrian, irtenbideak planteatzeko.



JARRAIPEN FOROAREN PRESTAKETA


Bi ikastetxeak elkartu gara agenda 21-eko aurreko urteko ikasturtean, bai udalak bai ikastetxeek  hartu genituen konpromisoak bete diren jakiteko. 
Horretarako, aurreko urtean zein konpromiso hartu genituen gogorazi eta hausnartu genuen. 

Hona hemen prestaketaren argazkia.