jueves, 6 de abril de 2017

UDALBATZA PRESTATZEN

Orioko herri ikastola eta Zaragueta eskolako agenda 21-eko ordezkariak udalbatza prestatzen hasi gara. 

Ekitatea eta klima aldaketa ikasturte guztian landu ondoren,  atera diren proposamenak mahai gainean jarri ditugu udaletxera zein eramango diren adosteko. 














Jarraian, aukeratutako proposamen eta konpromisoak zehazten dira:

  •  Espaloi estuak daude herrian, espaloiak zabaltzen joan behar dugu.  
  • Lantegi edo denda berriak irekitzeko baldintza errazagoak jarri edo laguntzak eman. Konpromisoa: herriko dendan erosketak gehiago egitea. 
  • Eskolan, azken urte hauetan egiten diren jarduerekin (bizikleta astea) jarraitu, eta ahal bada antzerako jarduera gehiago antolatu. Konpromisoa: eskolarako joan-etorriak bizikletaz, patinetez, oinez…egin.
  •  Txutxu trena mantentzea eta trenaren denboraldia luzatzea. Konpromisoa: bizikletaz eta patinetez ibiltzerakoan kaskoa jantziko dugu. 
  • Erosketak egiterakoan karroa erabili ahal izateko… 
    • Eskailerak dauden tokietan aldapatxoak edo igogailua jartzea dendatik etxerako bidea errazago egiteko.
    •  Espaloiak egoera onean egotea: zulorik ez… 
    • Denden sarreretan aldapatxoa egotea eta ez koskak. 
  • konpromisoak:
    • Gero eta gehiago birziklatu: papera, jantziak, plastikoa… 
    • Oihalezko poltsa gehiago erabili erosketak egiterako garaian. Plastiko gutxiago sortu: o Dendetan hartutako plastikozko poltsak berrerabili. 
    • Plastiko gutxiago erabiltzen duten produktuak erosi.
    •  Erosi baino lehen etxean zer daukagun begiratu.
    •  Daukagun materiala modu arduratsuan erabili.
    •  Oihalezko poltsak erabiltzea. Eta plastikozkoak erabiliz gero, berrerabiltzea. Edo karroa erabiltzea.
  • Eguraldi txarra dagoenean jende gehiegi pilatzen da gazte-lekuan, eta hortaz, ez dago pertsona guzti horiek sartzeko haina leku. Beraz: Ametsa gazte-lekua handitzea. 
  • Hondartzan bizikletak uzteko aparkalekuak. Iruditzen zaigu, udaran, herriko Antilla hondartzan bizikletak aparkatu leku nahikoa ez dagoela, gainera oso nabarmena da leku falta hori: hondartza ondoan dagoen barra txikian, hainbat jendek uzten dituzte beraien bizikletak arroken kontra, oinezkoei ibiltzeko bidea txikituz. Honek, beratik paseatzen duten jendeari, oztopo egiten diete, beraz jakinda arazoa konpontzeko bizikletentzat aparkatu toki gehiago behar ditugula, eta honako toki hauek proposatzen ditugu: “gure aitona” tabernaren atzealdean dagoen tokia egokia iruditzen zaigu, “galerna” hondoko parkearen ondoan ere ez litzake ideia txarra izango, biribilgunearen ondoan. 
  • Orioko kanpinean martxan jarri duten argiztatze sistema bera, herri guztian jartzea da. Izan ere, gure iritziz, herriko hainbat lekuetan, ordu txikitan behar dena baina gehiago kontsumitzen dugula iruditzen zaigu, hau da, behar ez den tokietan argi gehiegi egoten da, eta oso ilun dauden lekuetan gutxiegi. Horrez gain, herriko ekonomian zentratuz, iruditzen zaigu, epe luzera herriarentzat onuragarria izango dela, nahiz eta hasiera batean sistema aldaketa hori garestia izan, izan ere, biztanleok jartzen dugu horretarako dirua, eta gutxiago gastatuko genuke kanpineko sistema bera aplikatuz gero. Proposamen honekin sakonduz, honako hau da kanpineko argiztatzeak ordu ezberdinetan duen ordutegia: Iluntzetik gaueko 22:00 arte, farolek beraien %100eko intentsitatea izango dute. Ondoren, 22:00-00:00-tara, intentsitatea %60raino jaisten da. Gau erditik, goizeko 05:00 arte %30eraino jaisten da eta bukatzeko 05:00etatik egun argitzera arte %60 igotzen da berriro ere. Halere, herria hainbat zatitan banatzea iruditzen zaigu egokiena, eta bertako farolen ordutegia bizilagunen eta udalaren artean eztabaidatzea izango litzake egokiena. Honako leku hauetan zatitzea iruditzen zaigu egokiena: o Anibarko portua o Hondartza o Plaza o Goiko kalea o Eusko Gudari, Erriberak…