lunes, 16 de noviembre de 2015

GELAN EMANDAKO DEFINIZIOAK

Kaixo!!

Ingurumen batzordeko ikasleak  elkartu dira gela bakoitzean EKITATEAZ zer ulertu duten jakiteko.


Hona hemen geletan  ateratako definio batzuk:

  • Gizakiok, eskubide berdinak izatea.
  • Aberatsek pobreei dirua ematea berdintasuna emateko.
  • Pertsona guztiok oreka berdina izatea.
  • Bakoitzak behar duena ematea da.
  • Bakoitzari tokatzen zaiona ematea da.
  • Mundua hobetzeko helburua da.
  • Herri garatuek, garatu gabeko herriei laguntzea.
  • Norberaren izaera edo nortasuna errespetatzea.
  • Haurren eskubideak ez zapaltzea da.
  • Gizonen eta emakumeen arteko berdinatsuna egotea.

Definio guztiak entzun ondoren, EKITATEA zer zen adosten saiatu ginen eta honako definizoak atera ziren:

  1. Denok aukera berdinak izatea (hezkuntzan, osasunean, generoan, hizkuntzan, arrazakerian....)
  2. Kontua ez da guztiei berdina ematea baizik eta pertsona bakoitzari behar duena ematea da.
  3. Pertsonak bakoitzak bere ahalmenaren arabera, eman dezakeena da.








viernes, 9 de octubre de 2015



Kaixo!!

Aurtengo agenda 21eko ordezkariak dagoeneko elkartu gara EKITATEA gaia lantzeko.

Hona hemen aurtego ikastolako ordezkariak:






 EKITATEA  gaian murgiltzeko, sentsibilizazio fasean  ari gara lanean gela guztietan.

Norbaitek gehiago jakin nahi badu EKITATEARI buruz, ondorengo bideoak argitzen lagunduko dizute:

http://vimeo.com/18064935

http://www.youtube.com/watch?v=_hxzvVfvZIQ&feature=related

http://vimeo.com/15158724

http://www.youtube.com/watch?v=VgP20pTLctQ

http://www.youtube.com/watch?v=v3p2VLTowAA&feature=player_embedded































miércoles, 23 de septiembre de 2015

Kaixo:

Aurtengo ikasturtean landuko dugun gaia EKITATEA izango da.

Ekitatearen gaia Eskolako Agenda 21n

Dakizuen bezala Eskolako Agenda 21 Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntza  programa da. Ingurumen jasangarria lortzeak munduko persona guztien oinarrizko premiak asetzea eskatzen du, horretarako baliabideen banaketa ekitatiboa bermatuz, beti ere baliabide horien birsortzeko ahalmena gainditu gabe, geroko belaunaldiek gure mailako bizi-kalitatea edo hobea lortzeko aukera izan dezaten.

Ingurumenaz hitz egiten dugunean ura, airea, lurzoruak, energia, eta landare eta animalien dibertsitatea bezalako gaiak datozkigu burura, baina gizakiok ingurumenaren parte garela ahazteko joera daukagu. Gizakiok ere planetako biodibertsitatearen parte garela onartu behar dugu. Eta ez litzateke koherentea beste bizidun espezieak errespetatzen ditugun bitartean gure espezieko besteen bizi-baldintzetaz ez arduratzea.

Eskandalo ikaragarria da 842 milioi pertsonak gosea pasatzea eta 1.200 milioik eguneko 1,25 dolar baino gutxiagokin bizi behar izatea. INTERMON-OXFAM erakundearen arabera, munduko 92 pertsona aberatsenek munduko pobreen erdiak bezainbat aberastasuna dute.

Ikasturte honetan zera lortu nahi dugu, ikasleek pertsonen arteko desberdintasunak ezagutzea ondasunen banaketari dagokionean eta egoera hori bidegabekeritzat hartzea. Gainera arazoari aurre egiteko indarrean dauden ekimenak ikasleek ezagutzea nahi dugu, eta pobreziarekin amaitzeko ekintzak proposatzera eta gauzatzera gonbidatuko ditugu.

Gurasoei zera eskatzen dizuegu, proiektu eder hau aurrera eramateko ikastetxeko ingurumen batzordean parte hartzea edota ikastetxeak antolatutako ekintzetan parte hartzea. Etxean berriz, zuen seme-alabei lagun diezaiekezue informazioren bat eskatzen dizuetenean, edota langabezia eta pobrezia bezalako gaietaz hitz egin dezakezue eurekin bidegabekeriak kritikatuz eta koherenteki jokatuz (GKE/ONGei lagunduz, adibidez), eta ikastetxetik bultzatu nahi ditugun jarrerak eta balioak, konpartitzearena adibidez, babestuz.