viernes, 20 de mayo de 2016

UDALBATZA

Maiatzaren 19an agenda 21-eko udalbatza egin dugu. Ikasturte guztian EKITATEA gaia landu ondoren ikastolako diagnostikoa eta herri diagnostikoa burutu ditugu. 

Hona hemen herri  diagnostikotik udalbatzara eramateko ikasleek aukeratutako proposamen eta konpromezu azpimagarrienak.  



 1-Proposamena: Areitzaga kaletik, goiko kalera igogailu bat jartzea.
    konpromezua: Igogailua errespetatzea.

2- Proposamena: Herriko zuloak konpontzea, lurrak berdintzea.
    Konpromezua: Herria zaintzea.

3- Proposamena: Orion egin ezin diren kirolak bultzatzea,       txapelketa herrikoiak eginez.
   Konpromezua: Herriko txapelketetan parte hartzea.

4- Proposamena: Biztanle guztiok aukera berdinak izan ditzagun neurriak hartzea,maila sozial, arraza eta sexuaren araberako aurreritziak baztertuz. 
Konpromezua: Ingurukoei laguntzea eta errespetatzea eta ondorengoei  hau irakastea.


5- Proposamena: U-ko parkea guztiz berrantolatzea gune berriak sortuz, Skate parkea, kiroletako gune bat....
Konpromezua: Parkea ondo zaintzea.


6- Proposamena: Udalak eraikin bat egokitzea nora joan ez dutenentzat,bertan euskara ikasteko aukera edukiz.
Konpromezua: Eraikina non dagoen adieraztea eta guk euskaraz hitz egitea.

7- Proposamena: Kirol munduan gizonekoei garrantzi haundiagoa ematen zaie, ondorioz, emakumearen presentzia indartzea herriko aldizkarietan albisteak plazaratuz.
Konpromezua: Emakumezkoen partiduetara joatea.

8- Proposamena: jantokietan, jangelan, etxeetan.... soberan geratzen den janari guztia berziklatzea, herrian jangela sozialak sortuz.
konpromezua: Etxean, jantokietan.... sobratzen den janaria jangela sozialetara eramatea.


Orioko Herri ikastolako  ordezkariak






Orioko herri ikastolako agenda 21eko ordezkaria

Alkatea eta zinegotziarekin  hitz egiten

 Ikasleak agenda 21eko ziurtagiriekin.









No hay comentarios:

Publicar un comentario